Bizkaian hamar pertsona ospitaleratu dituzte Q sukarraren sintomekin

2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
BILBO. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Q sukarra duten hamar pertsona ospitaleratu dituzte, eta beste hemeretziren eboluzioa aztertzen ari dira —14-39 eguneko inkubazio epea du gaitzak—. Dimako Baltzola kobetan (Bizkaia) izan ziren denak apirilean; itxi eta garbitu egin dute ingurua. Abereen bidez kutsatzen da; besteak beste, sukarra eta buruko eta giharretako mina eragiten ditu, baita biriketako infekzioa ere. Gibelean ere eragin dezake. Osasun Sailak jakinarazi du jarraipena egingo duela, neurri berririk behar bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.