Hego Sudanen batasun gobernua adostu dute

2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
JUBA. Hego Sudanen batasun gobernu bat izango dute, Riek Matxar buruzagi matxinoak atzo jakinarazi zuenez; akordioa Salva Kiir herrialdeko presidentearekin egin du, duela bi urteko bake itunetan jasotakoa betez —bihar amaitzen zen gobernu berria eratzeko epea—.

Herrialdeak 2011n lortu zuen independentzia, baina 2013an gerra zibil batean murgildu zen, Kiirrek Matxar presidenteorde kargutik bota baitzuen; gatazka horretan, 400.000 lagun inguru hil dituzte. Egunotan adosturikoaren arabera, buruzagi matxinoa batasun gobernuaren lehen presidenteordea izango da. Gobernu berriak helburu handiak izango ditu, Nazio Batuen Erakundeak atzo adierazi baitzuen bakea «hauskorra» dela.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.