Realaren eta Eibarren arteko partidarik ez gaur

2020ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Erabakia 15:00etan egin zuten ofizial atzo: Eibarrek eta Realak ez dute jokatuko gaur. Derbia zuten Eibarren, 16:00etan, baina bi taldeek erran zuten partida gibelatzea erabaki zutela, Espainiako Ligak eta Espainiak Futbol Federazioak hala eskatuta, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako «aholkuak» aintzat hartuta. Zaldibarko zabortegiko luiziaren ondorioz atzemandako dioxina eta furano maila handiek ekarritako ondorioetako bat da. Sonarik handienekoa izango da seguruena, baina ez bakarra.Ermuan, Zaldibarren, Mallabianeta Eibarren, esaterako, Eskola Kirolako aire libreko jarduerarik ez zen egin atzo. Inguruan ari diren langileen egoeraz ere ohartarazi du LABek; askok kalean jarduten dutela esan du, eta babestera egin behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.