Donald Trumpek EI mehatxatu du AEBei erasotzeagatik

Estatu Islamikoak adierazi du «bere soldadu bat» dela New Yorkeko astearteko atentatuaren egilea

2017ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
WASHINGTON. AEBetako presidente Donald Trumpek adierazi du EI Estatu Islamikoak «prezio handi bat» ordainduko duela AEBen aurka eginiko erasoengatik. Sayfullo Saipovek asteartean New Yorken zortzi pertsona hil eta hamabi zauritu ostean, EIk esan du Saipov «bere soldadu bat» dela, erakundeak astero argitaratzen duen Al Naba aldizkarian. Halere, ez dute komunikatu ofizialik egin.

Trumpek azaldu du azken egunetan AEBetako tropek «gogorrago» eraso dutela Estatu Islamikoaren aurkako gerran: «Eraso bakoitzaren aurrean gobernuak hamar aldiz gogorrago erantzungo du».

Trumpek heriotza zigorra eskatu du atentatuaren egilearentzat. Saipov Guantanamon sartzearen alde agertu zen Trump hasieran, baina atzera bota du aukera hori, prozesu geldoa delako.

New Yorkeko Poliziaren terrorismoaren aurkako sailak uste du Saipov bakarrik aritu zela, bere esku zuen propaganda jihadista guztiak bultzatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.