Navalni Novitxokekin pozoitu dutela dio Alemaniak

Medikuek nerbio agente toxikoa atzeman diote gorputzean Aleksei Navalni Errusiako oposizioburuari

2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
BERLIN. Steffen Seibert Alemaniako Gobernuko bozeramaileak aditzera eman du Aleksei Navalni Errusiako oposizioburua arma kimikoen ekoizpenerako erabilitako substantzia batekin pozoitu zutela. Indar Armatuen laborategian ikertu dute, La Charite unibertsitatean, eta emaitzek diote Navalni pozoitzeko erabili zuten substantzia Novitxok nerbio agente toxikoaren taldekoa dela. «Navalni arma kimikoekin egindako atentatu baten biktima izan da», esan zuen Seibertek agerraldian. «Alemaniako Gobernuak gogor gaitzesten du atentatu hau». Gobernuko bozeramailea, gainera, Errusiako Gobernuari zuzendu zaio: «Gobernuak kasuari buruzko iritzia eman beharra dauka».

Errusiako oposizioburua gaizki sentitu zen Siberiatik Moskura hegazkinean zihoala. Hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Omskeko aireportuan, haren osasunak okerrera egin baitzuen. Egoera larrian zegoenez, haren familiak medikuei behin eta berriz eskatu zieten Alemaniako erietxera eramateko, baina hura artatzen ari ziren medikuek ez zieten horretarako baimenik eman. Azkenean, medikuek jarrera aldatu, eta Navalni Berlingo Charite erietxera eramaten utzi zieten. 44 urteko errusiarra koman dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.