Bidasoak irabazi egin du, etxean, eta Anaitasunak, aldiz, galdu, Torrelavegan

2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Gazitik eta gozotik izan zuen arratsaldeak bi euskal taldeentzat, Asobal ligako hamargarren jardunaldian. Bidasoak aise lortu zuen garaipena, etxean, Sinfinen aurka (35-15). Hasiera-hasieratik lortu zuten aldea markagailuan irundarrek, eta asteazkeneko Kopako irristada ahazteko balio izan die neurketak. Anaitasunak, aldiz, ezin izan zuen garaipena lortu Torrelavegari egindako bisitan. Neurketa oso parekatua izan zen hasiera-hasieratik, baina azken aldera hobeto aritu ziren etxekoak. Azkenerako, 36-31 nagusitu ziren kantabriarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.