Ezker Anitza eta Equo batera aurkeztuko dira hauteskundeetan, Irabazi izenarekin

Berria -

2014ko urriak 18
BILBO. Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiak akordioa egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan Irabazi-Ganemos Euskadi izenarekin aurkezteko datorren urteko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan. Zehaztu dutenez, Irabazi ez da koalizio bat, «ekinbide sozial eta politiko ireki bat» baizik. Podemos-Ahal Duguk ez du argitu haiekin bat egingo duen edo ez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna