BBVAk «gerra negozioarekin» dituen loturak salatu ditu KEM-MOCek

2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak ekintza bat egin zuen atzo BBVAren egoitzaren aitzinean, bankuak «gerra negozioarekin» dituen loturak salatzeko. Bi ekintzailek tindu gorria bota zuten burutik behera, BBVAren etekinak «odolez zikinduak» direla adierazteko, eta lurrean etzan ziren 500 euroko billetez inguratuta. Taldearen arabera, BBVAk 5.421 euro bideratu ditu arma industriara. «Gerra gizateriaren aurkako krimena da, eta, pertsonen sufrimendua eragiteaz gain, milioika lagunen desplazamendua ere bultzatzen dute», adierazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.