Jaurlaritzak eutsi egingo dio saltoki handiak mugatzeari

Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Lurraldeko Sektore Plan berrian jasoko ditu baldintzak

Berria -

2018ko urtarrilak 13
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak jarraitu nahi du mugatzen merkataritza eta aisialdi gune handiak hirietako periferian kokatzeko aukera. 2004. urtetik indarrean zegoen Lurralde Sektoreko Plana berrikusiko du horretarako. Plan hori bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, 2015. urtean, Donostiako Garbera merkataritza zentroak jarritako salaketa ontzat jo zuen epaian.

Gorenaren arabera, ez da posible saltoki handiak mugatzea saltoki txikien mesederako dela argudiatuz, horrek Europako legedia urratzen duelako. Auzitegiak argitu zuen soilik interes orokorrean oinarritutako mugak direla legezkoak, horien barruan ingurumenarekin edo lurralde antolakuntzarekin zerikusia dutenak.

Hori dela eta, sektore plan berriak ingurumen eta antolakuntza arrazoiak jasoko ditu hirietatik kanpo saltoki handi gehiago eraikitzea debekatzeko. Egungoak zabaltzea ere debekatuko du —Garberak exijitu zuena—, baina %10 handitzea posible litzateke zaharberritzeko beharrezkoa denean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna