Abusuen biktimak kexu agertu dira parlamentuarekin
IRUÑEA. Ikastetxe Erlijiosoetako Abusuen Biktimen Elkarteko kide batzuk Nafarroako Parlamentuan izan ziren urriaren 9an, lekukotasuna ematen. Ateak itxita hitz egin zuten, eta ahotsa grabatu zuten. Esandakoa jendaurrean jakinarazteko eskatu zuen elkarteak, baina joan den astera arte ez du halakorik egin parlamentuak, txosten juridiko baten zain. Argitaratu dituzte lekukotzak, baina zati batzuk kenduta —abusatzaileen eta eskolen izenak, adibidez—. Elkartea kexu da: salaketak «isilaraztea» egotzi dio legebiltzarrari. Zatiak kentzeko erabakia aho batez hartu zuen parlamentuak, legelariek datuen babesaz eta ohore eskubideaz ohartarazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu