Maravillas husteko erabakia baztertzea galdegin dute

2018ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
IRUÑEA. Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak Nafarroako Gobernuari eskatu dio «atzera botatzeko» Maravillas gaztetxea husteko eskaria, eta orain arteko jarrera «zuzentzeko». Atzo eginiko agerraldi batean, koalizioak ohartarazi du gaztetxea hustuz gero «arazo larri bat» sortuko dela ordena publikoan. Ruizen esanetan, gobernuak «guztiz jabetu» behar du auziak duen «alde sozial eta politikoaz». Era berean, argitu du «alde bakarreko erabakia» izan dela. Orain Baik eskaera bera helarazi dio Uxue Barkosen gobernuari, eta azaldu du «berriro ekin» behar zaiola gaztetxeko kolektiboekin hitz egiteari.

Nafarroako Garapen Ekonomikoko kontseilari eta gobernuko presidenteorde Manu Aierdik, aldiz, azpimarratu du gobernuak ezin duela ahaztu «legea betetzeko duen ardura».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.