Googlek aitortu du entzuten dituela erabiltzaileen solasak

Telebista batek filtratu ditu entzuketak, eta enpresak dio %0,2 solasaldi entzuten dituela, «zerbitzuak hobetzeko»

2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
BRUSELA. Googleko kideek entzun egiten dituzte erabiltzaileen solasaldi batzuk. Belgikako VRT NWS telebistak kaleratutako filtrazio baten ondorioz aitortu du enpresak jokabide hori. Grabatutako solasaldi batzuk eman ditu telebista horrek, eta horrekin erakutsi du zer egiten duen enpresak. Zehazki, Googleren laguntzailearekin izandako solasaldiak dira grabazioak, erabiltzaileek ari egindako kontsultak eta halakoak.

Filtrazioa ikusita, Googlek aitortu du solasaldi batzuk grabatzen dituztela enpresako langileek: haren arabera, %0,2. Hizkuntza bakoitzeko «adituak» dituzte elkarrizketa batzuk entzun eta transkribatzeko. Googleren esanetan, «zerbitzuak hobetzea» da horren helburua. Belgikako hedabidearen arabera, ordea, grabazioetan informazio pribatua dago: grabatutako erabiltzaileekin harremanetan jartzea lortu zuen telebistak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.