Italiako SMZ erosi du Mendaroko MYL enpresak

Berria -

2019ko otsailak 7
DONOSTIA. Elektromandrinoen esparruan makina-erremintako konpontzaile handiena bihurtu da MYL Mendaroko enpresa, Europako merkatuan. Italiako SMZren %100 erosi du, eta horrek lidergoa eman dio. Turingo enpresarentzat 36 langile aritzen dira, eta MYLen beharginak izango dira aurrerantzean.