Zapirain, Sanchez eta Etxebarria, auzitara ostera ere

2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
MADRIL. Bihar hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro epaituko ditu IƱigo Zapirain, Saioa Sanchez eta Beatriz Etxebarria, INEMen Bilboko egoitza batean lehergailu bat jartzea egotzita. Auzitegi Nazionalak epaitu egin zituen eta hamabost urteko zigorra ezarri zien, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen epaiketa hori, eta berriro egiteko agindu.

Zapirainek eta Etxebarriak salatu zuten torturatuak izan zirela polizia etxean egon ziren bitartean, eta han deklaratutakoa ukatu zuten epailearen aurrean, torturaren ondorio izan zela argudiatuta. 2014an, Giza Eskubideetako Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen Etxebarriak salatutako torturak ez ikertzeagatik, eta horren aurrean Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.