Espainiako ordezkari berriak, Loza eta Arasti

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
MADRIL. Jesus Loza izango da Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izango duen ordezkari berria, Javier de Andresen ordez. Patxi Lopez lehendakari izan zen garaian, Loza Gizarte Gaietako kontseilariorde eta Bizikidetzarako arduradun izan zen. Beste ardura batzuk ere izan ditu Gasteizko Udalean eta Arabako Foru Aldundian, eta aspaldi honetan Gogora institutuko zuzendaritza batzordeko kide izan da. PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia pozik agertu da Lozaren izendapena dela bide, eta «ados jartzeko duen gaitasuna» goraipatu du.

Nafarroan, berriz, Jose Luis Arasti izango da Espainiako Gobernuaren ordezkari berria, Carmen Albak hutsik utzitako arduran. PSNko Batzorde Eragileko kidea da Arasti, eta alderdi horrek Milagroko alkatea (Nafarroa) izateko aurkeztu zuen aurreko hauteskundeetan.

Biek ala biek kargua hartuko dute Espainiako ministro kontseiluak haien izendapena ofizial egin ondoren. Baliteke ministro kontseiluaren gaurko bileran gertatzea hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.