Albistea entzun

Epaileak agindu du Francoren familiak Meirasko Jauregia estatuari itzultzeko

Berria -

2020ko irailak 3

SANTIAGO. Galiziako Justizia Auzitegiak atzo erabaki zuen Meirasko jauregiaren jabetza Espainiako Estatuarena dela, eta, beraz, Francisco Franco diktadore ohiaren familiari agindu zion jauregia estatuari itzultzeko. Familiak, berriz, ez du kalte-ordainik jasoko. Ebazpenaren berri eman ondoren, familiaren abokatuak adierazi zuen helegitea jarriko dutela auzitegiak emandako sententziaren aurka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©LARA VILLALON

«Erdogan kritikatzen duten guztiak atxilotzen dituzte»

Lara Villalon

Abokatuaren esanetan, Turkiako Gobernuak legea baliatzen du bere eta estatuburuaren aurkako kritikak isilarazi eta beldurra zabaltzeko: «Ez dute nahi borroka egiterik eta jendea babesterik».

Italiako Barne ministro izandako Matteo Salvini eta haren abokatu Giulia Bongiorno, atzo, Palermon. ©IGOR PETYX / EFE
Turkmenistango presidente Gurbanguly Berdinmuhademov eta Italiako lehen ministro Giuseppe Conte. ©R. A. / EFE

Turkmenistan, COVIDik gabeko herrialdea

Alex Bustos

Berdinmuhademov presidenteak dio ez dutela koronabirus kasurik izan Turkmenistanen; hala ere, pandemiari aurre egiteko neurriak hartu dituzte, besteak beste herrialderako sarrera-irteerak mugatzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.