Arrieta-Mendiburu eta Aldaregia-Mujika, Labriten

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
PILOTA. Iritsi da eguna. Ados pilota elkartearen San Fermin txapelketako finala jokatuko da gaur (18:30, Youtubeko kanalean), Iruñeko Labriten, eta txapela irabazteko lehian ariko dira Arrieta-Mendiburu eta Aldaregia-Mujika, aurrez aurre.

Bi bikoteen arteko dema estua espero da. Arrieta-Mendiburuk 22-14 irabazi zieten Iturriaga-Orbegozori finalerdietan; Aldaregia-Mujikak, berriz, galtzak bete lan izan zuten Ruiz de Infante-Agirre garaitzeko: 22-20 nagusitu ziren.

Bestalde, Joseba Ezkurdiak Unai Laso izango du aurkari San Fermin torneoko lau eta erdiko finalean, ostegunean. Nafarrak 22-15 hartu zuen mendean Jon Ander Peña II.a herenegun, Elgetan (Gipuzkoa). Horiek horrela, buruz buruko azken finalean elkarren aurka aritu ziren bi pilotariak lehiatuko dira berriz ere. Biek ez dute inoiz San Fermin torneoko txapelik irabazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.