Aukerei eusteko, Baskoniak irabazi egin behar du Valentzian

Garaipena lortuz gero, eta Maccabik Efesen pistan galdu, zortzi onenen artean sartuko lirateke arabarrak

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Sei jardunaldi falta dira Euroligako ligaxka amaitzeko, eta lehiaketan jarraitzeko sei final ditu aurretik Baskoniak. Lehenengoa gaur jokatuko du, Valentzia Basketen pistan (20:30). Irabazten badu, eta Maccabik Annadoluren pistan galtzen badu, Gasteizko taldea zortzigarren postura igoko da. «Gaur egun beste zortzi talde gu baino hobeto daude sailkatu ahal izateko. Baina azken txanpa honetan gauzak ondo eginez gero, aurrera egiteko itxaropena dugu», adierazi zuen atzo Pedro Martinezek.

Euroligan, Baskoniak ez du sekula Valentzian irabazi. Txus Vidorretak zuzentzen duen taldea ondo ari da etxean. Besteak beste, CSKAri, Khimkiri eta Unicajari gailendu zaie. Gainera,derrigor irabazi behar du gaur, zortzi onenen artean egoteko dituen aukera apurrei eusteko. Martinezek jokatzeko prest du talde osoa. Valentzian, Guillem Vives osatu da, eta Pleiss zalantza da. Partida berezia izango da Baskoniako entrenatzailearentzat, aurreko sasoian Valentzia zuzendu baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.