Dominique Boutonnat ekoizle frantsesa inputatu dute bortxaketa saiakeragatik

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
EPAITEGIAK. Dominique Boutonnat, zinema frantseseko izen handienetako bat, inputatu egin dute, bere 22 urteko seme pontekoaren aurka ustez sexu eraso bat egin eta bortxatzen saiatzeagatik. Iazko udan, Grezian oporretan zirela gertatu omen ziren salatutako gertakariak, baina Boutonnatek ukatu egin ditu. Frantziako Zinema Zentro Nazionaleko presidentea ere bada egun, eta herrialdeko 250 proiektutan baino gehiagotan hartu du parte: besteak beste, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren Intouchables (2011), Asghar Farhadiren Le Passé (2013) eta Pascal Chaumeilen L'Arnacoueur (2010) filmetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.