Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan uztailetik aurrera

Berria -

2014ko ekainak 4
ZIBURU. Guy Poulou auzapezak ez du berritu nahi Ziburuko Herriko Etxeak (Lapurdi) ikastolarekin sinatutako akordioa. Hala jakinarazi dio Laida Mugika Ziburuko ikastolako lehendakariak Kazeta.info atariari. Hortaz, uztailetik aurrera eraikin eta lurrik gabe geratzeko arriskuan daude bertako ikasleak. «Borondate falta salatzeko» eta egoera konpontzeko eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute astelehenean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna