Peruko bozak aurreratzeko testua, blokeatuta
LIMA. Peruko Kongresuak hauteskunde orokorrak aurreratzeko data adostu ezinik jarraitzen du. Testuinguru horretan, gobernuak erabaki zuen afera horri buruzko lege proiektu bat aurkeztea, bozak aurtengo urrian egiteko. Bada, parlamentuko Konstituzio Batzordeak ekinbide horren kontra bozkatu zuen atzo, eta, hortaz, diputatuek ezingo dute testu horretaz eztabaidatu eta bozkatu saioen hurrengo urteroko epea abiatu arte —uztailetik aurrera—.
Lege proiektuak gutxienez batzordeko hamalau diputaturen babesa behar zuen osoko bilkura batera eramateko, baina aldeko 11 boto jaso zituen; beste hamarrek kontra bozkatu zuten, eta azken ordezkari politikoa abstenitu egin zen.
Erabaki horren ondorioz, jada lau dira bozak aurreratzeko aurkeztu eta ezezkoa jaso duten lege proiektu edota lege proposamenak. Egun aldaketa hori manifestarien eskarietako bat da, eta, diputatuak ados dauden arren hauteskundeak aurreratzeaz, desadostasunak dituzte dataren eta horren inguruko baldintzei dagokienez.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.