Bilbo Basketek sufrituta irabazi dio GBCri (81-80)

Brown eta Echenique. M. DEL VALLE / FOKU.
2021eko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bilbo Basket 81-80 nagusitu zitzaion atzo Gipuzkoa Basketi Miribillan, emozioz betetako derbi batean. Emozioz betetakoa, azken unean eta puntu bakar batengatik erabaki baitzen. Etxeko taldea joan zen ia beti aurretik, baina ez zen gai izan lehia erabakita uzteko, eta bisitariek hori baliatu zuten emaitza iraultzeko: 78-80 ziren aurretik bi minutu falta zirela. Rousellek hiruko bat sartu zuen, eta aurretik jarri zuen Bilbo Basket. GBCk hiru aukera izan zituen irabazteko, baina alferrik galdu zituen hirurak. Hori gutxi ez, eta Echeniquek min hartu zuen. Brown eta Kulboka izan ziren onenak Bilbo Basketen —hamasei puntu sartu zituen bakoitzak—, eta Dee GBCn —24 puntu—. Eguneko beste partidan, Baskoniak aise irabazi zion Andorrari Buesa Arenan: 84-67.

Espainiako Ohorezko Mailan, Araskik eta Gernikak gaur jokatuko dute. Gasteiztarrek erronka latza dute, Perfumerias Avenida liderra hartuko baitute (12:10): espainiarrek jokatutako hemezortzi partidak irabazi dituzte. Lehia samurragoa baina bihurria izango dute bizkaitarrek, Ensinoren kantxan (18:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.