IDK-k Gernikari irabazita eten du bolada txarra

2022ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Azken hamar partidak galdu ostean, ez zen giro IDK Euskotrenen. Azu Muguruzak berak «profesionaltasun falta» egotzi zien igandean jokalariei, Gironaren aurkako partidaren ondoren. Bada, Lointek Gernikaren aurkako derbia irabazita amaitu dute bolada txarra: 69-61. Horri esker, lasaitasun apur bat hartu dute. Bizkaitarrek, berriz, bosgarren porrota kateatu dute.

Partida parekatua izan zen. Azken laurdenera puntu batez aurretik iritsi zen Gernika: 42-43. Laugarren laurdenean, ordea, kale edo bale egin zuten etxekoek, eta bederatziren aldea lortu zuten: 52-43. Abantaila hori ondo kudeatzen jakin zuten. Gaur, berriz, Kutxabank Araski ezustekoa ematen ahaleginduko da Perfumerias Avenidaren pabiloian (19:00).

Bestalde, garaipen bat bestearen atzetik kateatzen jarraitzen du Cazoo Baskoniak. Atzokoan, 90-79 hartu zuen mendean Virtus Bologna Euroligan. Jada hamar garaipen daramatzate arabarrek, eta sendo segitzen dute lehen zortzien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.