Azkena Rock eta BBK Live bertan behera utzi dituzte

Iggy Pop. ETIENNE LAURENT / EFE.
2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
MUSIKA. Aurtengo udak ez du izango musika jaialdirik, edo ez, behintzat, orain artean izandakoen parekorik. Ekainaren 19an eta 20an egiteko azen Azken Rock jaialdia, eta uztailaren 9tik 11ra egitekoa zen BBK Live jaialdia ere bertan behera utzi dituzte antolatzaileek, koronabirusari erantzuteko ezarritako alarma egoeraren ondorioz.

Aurten jotzekoak ziren talde gehienak datorren urtean ekarriko dituztela iragarri du, halere, Azkena Rock jaialdiak, etaizen berri bat ere gehitu diote, gainera, 2021eko jaialdiari: Iggy Pop. Ondo bidean, beraz, 2021ean ikusi ahalko dira Gasteizen, Black Mountain, Brian Wilson, Liher, Patti Smith, Social Distorsion, eta Iggy Pop bera ere; hain zuzen ere, festibalak hogeigarren urteurrena beteko duenean. Hiru eguneko programa prestatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.