Hego Koreak bilera bat egitea proposatu dio Ipar Koreari

Hilaren 9an Panmunjomen batzartzea planteatu du, bi estatuak banatzen dituen eremu desmilitarizatuan

Berria -

2018ko urtarrilak 3
SEUL. Urte berriko mezuarekin batera, Kim Jong-un Ipar Koreako liderrak iragarri zuen prest dagoela Hego Korearekin hitz egiteko Neguko Olinpiar Jokoetara ordezkaritza bat bidaltzeko aukeraz —Pyeongchangen egingo dituzte (Hego Korea), otsailaren 9tik 25era—. Eta Seulek ontzat eman du Piongiangen asmoa; izan ere, hilaren 9an Panmunjomen —bi estatuak banatzen dituen eremu desmilitarizatuan— biltzea proposatu dio Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak Ipar Koreari. Kim Jong-unek oraindik ez dio erantzun eskaintzari.

Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukerari buruz hitz egitea da, berez, bileraren helburua, baina Hego Korea prest dago beste hainbat gaiez ere eztabaidatzeko. Eta Piongiangek herenegun egindako eskaintza kirol arlotik harago doa, bi estatuek bi urte baitaramatzate elkarri hitzik egin gabe. Moon Jae-inen esanetan, ┬źharremanak hobetzeko aukera┬╗ izan liteke bilera, betiere Ipar Korearen programa nuklearraren auzia mahai gainean jartzen bada.

Seul erantzunaren zain dago. Izan ere, ez litzateke lehen aldia Piongiangek eskaintza bati entzungor egiten diona. Iazko uztailean, Hego Koreak bi bilera proposatu zituen. Ipar Koreak, ordea, ez zion erantzun proposamenari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna