Furgoneten ekoizpena Mexikotik AEBetara eramango du Fiat Chryslerrek

Berria

2018ko urtarrilak 13
WASHINGTON. Ram Heavy Duty markako pick up furgoneten ekoizpena Saltillotik (Mexiko) Warrenera (Michigan, AEBak) eramango du Fiat Chryslerrek. 2020an egingo du aldaketa, eta 2.500 lanpostu sortuko ditu. Auto ekoizle italiar-estatubatuarrak azaldu duenez, enpresen zergak jaitsi dituen azken erreforma fiskalak eragin du aldaketa. Donald Trump presidenteak erabakia txalotu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna