Gernikak irabazi egin du, eta Araskik, galdu

Maria Arrojo Gernikakoa. M. R. / FOKU.
2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Denetarik izan zen atzo Espainiako Ohorezko Mailan ari diren euskal taldeen artean. Lointek Gernika Bizkaiak irabazi egin zuen La Lagunan (Espainia), Teneriferen aurka: 62-72. RPK Araskik, aldiz, azken unean galdu zuen Valentzian (Herrialde Katalanak), etxeko taldearen aurka: 64-62. IDK Gipuzkoak, berriz, Girona indartsuari egingo dio bisita gaur (18:00).

ACB ligan, Retabet Bilbo Basketek Espainiako Koparako sailkatzea du jokoan gaur. Erronka oso zaila du, Bartzelona ahaltsuaren kantxan irabazi behar baitu helburua lortzeko. 12:30ean hasiko da partida. Kirolbet Baskoniak, berriz, ez du ezer jokoan, sailkatzeko aukerarik ez baitu. Kanaria Handian (Espainia) ariko da (13:00). Gasteiztarrek suspertu egin nahi dute, Euroligan hamaikagarren kolpea hartu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.