Berri Txarrak-en Kobetamendiko saioa, miran

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
MUSIKA. Agur birako kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxian saldu ostean, Berri Txarrak-ek Bilboko Kobetamendin emango du kontzertua, uztailaren 14an. Hala jakinarazi zuen taldeak igandean, prentsa ohar bidez. «Ezohiko saioa» izango dela ere aurreratu zuen:Ikusi Arte Tour biran eskaintzen ari direnetik «ezberdina». Astelehen eguerdian puntuan jarri zituzten saio horretarako sarrerak, Tickets.berritxarrak.net webgunean, 30 euroan, eta lehen zortzi orduetan 10.000 saldu zituzten. Ostiral eguerditik aurrera, sarrerok 35 euroan salduko dituzte. Autobusak antolatu dituzte dagoeneko kontzertura joateko: Arabatik, Gasteizen; Bizkaitik, Durangon eta Gernikan; Gipuzkoatik, Arrasaten, Azpeitian, Beasainen, Donostian,Eibarren, Errenterian,Irunen, Tolosan eta Zarautzen;Lapurditik, Baionan eta Hendaian; Nafarroatik, Altsasun,Elizondon, Iruñean, Lekunberrin, Lizarran, Tafallan eta Tuteran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.