Martin Villa epai dezaten lortzeko kanpaina abian

2019ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ-IRUÑEA. Memoriaren arloan lan egiten duten 25 bat elkartek kanpaina bateratua egingo dute Rodolfo Martin Villa ministro ohia epai dezatela eskatzeko, frankismoaren eta trantsizioaren garaian izandako «inpunitatea» bukatzeko asmoz. Kanpaina Euskal Herrian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Espainian egingo dute, eta herrialde bakoitzak bere ekinbideak antolatzeko «autonomia osoa» izango duen arren, «sare moduan» funtzionatzeko asmoa dute salaketa «zoko guztietara» eramateko.

Euskal Herriaren kasuan, Ahaztuak, Egiari Zor, Goldatu, Sanferminak 78 Gogoan eta Martxoak 3 elkarteek bultzatzen dutesalaketa, baina iragarri dute beste zenbait talde eta gizabanakoren atxikimendua bilduko dutela. Euskal Herriko elkarteek bi agerraldi egin zituzten atzo kanpaina aurkezteko, Iruñean eta Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.