Gizon bat atxilotu dute adingabe bati sexu abusua egitea egotzita, Gasteizen

2018ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
GASTEIZ. 36 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak atzo goizaldean, Gasteizen. 14 urteko neska bati sexu abusua egitea egotzi diote. Etxera igotzeko esan zieten 36 urteko gizon batek eta 24 urteko beste batek ezagun zituzten bi adingaberi, aldatu zitezen. Etxean, 36 urtekoak gogoz kontra ukituak egin eta musukatu egin zuen adingabeetako bat. Eibarren (Gipuzkoa), berriz, 31 urteko gizon bat atzeman zuen Ertzaintzak ostegun gauean, bikotekidea jotzea leporatuta. Aurrekariak zituen tratu txarrengatik. Andrea erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.