0-3 eskolen «masifikazioa» salatu dute

Atzoko protesta. IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Ikasturte berriarekin batera ez da amaitu Nafarroako 0-3 zikloko ikastetxeetako langileen ezinegona. Iaz, greba mugagabea egin zuten hezitzaileek lan baldintza hobeak eskatzeko, eta, salatu dutenez, egoerak ez du hobera egin.

Hori dela eta, protesta egin zuten atzo, Iruñeko autobus geltokiaren aurrean, haur eskolen «masifikazioa» salatzeko. 0-3 Plataformako kideen arabera,Nafarroako Gobernuak ezarritako ratioak handiegiak dira, plaza gehiago eskaini izanaren ondorioz. Ratioak apaltzeko eskatu dute, hezitzaile bakoitzak ikasle gutxiago izan ditzan. Salatu dute egoerak ondorioak dituela ikasleen baldintzetan. «Haurrak pilatuta daude: ikasle bat 1,75 metro koadroko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.