Intsumisioei omen egingo die kartzela zaharreko orubeak

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
IRUÑEA.Intsumisioaren parkea izena jarriko diote Iruñeko kartzela zaharra zegoen orubeari. Udalak hartu du erabakia, intsumisiora jo zutenak gogoratzeko. Datorren larunbatean, gainera, udalak ekitaldi bat egingo du intsumisio mugimenduaren omenez. Pello Iraizoz artistaren monolito bat paratuko dute orubean. Joseba Asiron alkatearen hitzetan, monolito horren helburua izango da «etorkizuneko belaunaldiei gogoraraztea mugimendu horren eredugarritasuna eta Nafarroako gazteen lidergoa soldadutzari buru eman zion protestan».

Iruñeko Udalean adierazpen instituzional bat onartuko dute ostegunean, intsumisoen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.