19

2014ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

Eragin, Garapen soziala eta Elgarrekin programetan kokatu dituzte.

Izabako Asolaze kanpina. Naturarekin eta abenturarekin lotutako turismoaren sustapena.

Ardo ekologikoa. Arizkungo (Baztan) proiektua.

Haragi ekologikoa. Ariben (Aezkoa) gela bat ireki nahi dute haragi ekologikoa zuzenean saltzeko.

Fruitu txikiak. Ustiategi bat sortu nahi dute Erroibarren.

Belaun. Aldude eta Baztango sei abeltzainen salmenta zabaltzea.

Turismoa. Natura turismoa Aritzakunen (Baztan).

Iratiko Xakiak. Elikagaien eraldaketarako planta baten proiektua.

Laguntza soziala. Auritz, Erroibar, Aezkoa eta Artzibarren zahar eta premia dutenei laguntza.

Barraskiloak. Idoin (Esteribar) Nafarroako barraskiloen ustiategia sortzeko proiektua.

Basoa. Proiektuaren xedea Nafarroako Gobernuak Olaldean (Orotz-Betelun) izan zuen baso mintegia berreskuratzea da.

Lurzaindia. Laborantza lurrei eustea da xedea, ez daitezen gal.

Nafarroa Behereko gazteak. Haientzat prestakuntza proiektua.

Irratia. Euskarazko irrati tailer eskaintza baten egituraketa, Pirinioetako ikastetxeentzat.

Zuberoako gazteak. Tresnak eman nahi dizkiete, euren bizi-proiektua eremuan garatzeko.

Arropa. Baztanen erabilitako arropa aprobetxatzeko egitasmoa.

Komunikabidea. Pirinioetako agerkari digital euskalduna.

Irati. Oihanaren kudeaketa modu zabal eta integrala.

Pirinioetako galtzada. Donazaharretik Agoitzera doan galtzada berreskuratu.

Mendialdea. Iparraldeko mendialdearen diagnostikoa eta plan estrategikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.