Hamabi orduan hiru lagun hil dira Nafarroako errepideetan

Berriobeitin ostiral eguerdian jazo zen istripuari beste bi: gehitu behar zaizkio: Zizurren eta Barasoainen izanikoak

2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Ostiral eguerdian pertsona bat hil zen auto istripuz Berriobeitin. Gauerdian, beste bi ezbehar jazo ziren, eta horietan ere beste bi pertsona hil ziren. Ordu beltzak izan dira, beraz, Nafarroako errepideetan: hiru hildako, denera. Gaueko istripuetako bat Asterainen (Nafarroa) gertatu zen, A-12 autobidean. Auto bat kontrako bidean zihoan, eta beste bi auto jo zituen aurrez aurre. Istripuaren ondorioz, kontrako bidean zihoan autoa gidatzen ari zen gizona hil zen. Lizarrakoa zen, eta 33 urte zituen. Hiru lagun larri zauritu ziren. Ikerketa bat abian da zer jazo zen argitzeko. Beste istripua A-15 autobidean gertatu zen, Barasoainen. Kamioi bat errepidetik atera zen. Hil egin zen ibilgailuko gidaria, 46 urteko gizona bera, Zaragozakoa (Espainia). Sindikatuen zenbaketaren arabera, Hego Euskal Herrian aurten lan istripuz hildako 36. behargina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.