Poliziaren balak, Francoren hilketan

Francoren hilketa salatzeko pankarta, atzo, Mare favelan. ANTONIO LACERDA / EFE.
2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
RIO DE JANEIRO. Brasilgo hedabideek atzo jakinarazi zutenez, Marielle Franco Rio de Janeiroko zinegotzia hiltzeko erabili zituzten balak Brasiliako Polizia Federalari saldu zizkioten 2006ko sorta batean. Ikerketako perituak aipatu dituzte iturritzat. Argitaratu dutenez, sorta berbereko balak 2015ean Sao Paulo estatuan bi eguneko epean egin zituzten 23 hilketatan erabili zituzten. Hiru polizia militar eta segurtasun zaindari pribatu bat atxilotu zituzten orduan. Franco asteazkenean hil zuten, autoan zihoala tirokatuta. Rioko estatuan militarrak hedatzearen aurka zegoen erabat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.