Candido Camero perkusionista aitzindaria hil da

Candido Camero, 2007an. A. MAZZEI.
2020ko azaroaren 11
00:00
Entzun
MUSIKA. Candido Camero perkusionista kubatarra hil zen larunbatean, New Yorkeko bere etxean, 99 urte zituela. 14rekin debutatu zuen musikari profesional gisa, arrakasta handiz, eta 1946an AEBetara joan zen. Han, bongoak eta kongak aldi berean jotzen hasi zen zuzenekoetan. Bertan finkatu, eta, perkusio teknika aitzindariak erabiltzen hastearekin batera, erritmo afro-kubatarrak txertatu zituen jazz latinoaren muinean.

Dizzy Gilllespie, Count Basie, Duke Ellington, Charlie Parker, Quincy Jones, Charlie Mingus, Ray Charles, Tony Bennett, Tito Puente, Sonny Rollins eta Celia Cruzekin aritu zen perkusionista lanetan, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.