Bi ekintzaile eta haien familiak hil dituzte Kolonbian

Hildako ekintzaileen izenak. M.D.C. / EFE.
2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
BOGOTA. Urtea hasi zenetik hamasei ekintzaile hil dituzte Kolonbian, azken biak aste honetan bertan. Herenegun hil zuten 57 urteko Uenseslao Guerrero de La Cruz. Curacas barrutiko buruzagi komunitarioa eta Accion Comunal elkarteko presidente ohia zen Guerrero. Lekukoen arabera, Mercaderes herrian tirokatu zuten bi pertsonek eta erasotzaileek ihes egin zuten. Aurrez, apirilaren 29an, Alvaro Narvaez Daza, Accion Comunal elkarteko egungo presidentea, haren emaztea, seme bat eta iloba hil zituzten tiroz. Horiek ere Mercaderes barrutian.

Erasoak ez ditu inork bere gain hartu, baina komunitate indigenek segurtasun indarrei egotzi dizkiete. Hain zuzen ere, guardia indigenek 29 soldadu eta lau polizia atzeman dituzte azken egunetan, Resguardo Huellas Caloto komunitateko emakumeen aurka tiro egitea leporatuta. Mercaderesko alkateak, berriz, babes neurriak eskatu ditu buruzagi indigenen eta giza eskubideen aldeko ekintzaileentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.