Lanarteak batzar nazionala egingo du, gaur, Azpeitian

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
KULTURGINTZA. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak bere bigarren batzar nazionala egingo du, gaur, Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanagustin kulturgunean, 10:00etan hasita. Literatura, musika, bertsogintza, itzulpengintza, irudigintza, arte eszenikoak, komigintza eta beste kultur esparruetako sortzaileen zerbitzura jaiotako elkartea da Lanartea, «kultur mundua ezegonkortasunak jota dagoen garai prekariootan, hizkuntza subordinatu batean aritzeak dakarren ezegonkortasun plus agerikoa mahai gainean jartzeko ahaleginean».

Pandemia hasi baino lehen, sektorekako diagnostiko batzuk egin zituen, batzar bat ere bai, baina gero geldi samar egon da. Iaztik, ordea, ofizialki erregistratuta dago, eta Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen (Gipuzkoa) du egoitza.

Lanartearen helburuak honakoak dira: euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektutzat ere hartzea, euskararen langileen estatusa lortzea eta haien eskubideak bermatzea, kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea, eta euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.