Baskoniak, GBCk eta Bilbo Basketek gaur jokatuko dute

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. ACB ligako partidak dituzte gaur TD Systems Baskoniak, Acunsa Gipuzkoa Basketek eta Retabet Bilbo Basketek. Eguerdian jokatuko dute lehen biek, eta arratsaldean bizkaitarrek.

CSKA Moskuren aurka Euroligan egindako ahaleginetik indarberritzeko ia denborarik gabe, Obradoiro hartuko du Baskoniak Buesa Arenan (12:30). Bisitariek bi jokalari garrantzitsu faltako dituzte uztaipean:Mike Daum eta Laurynas Birutis. Hori baliatu nahi dute arabarrek.

GBCk partida bakarra irabazi du sasoi honetan, eta garaipen beharrean dago egoera iraultzeko. Unicajaren pabiloian ariko da, 12:30ean. Etxekoek bost garaipen daramatzate. Bilbo Basket antzeko egoeran dago, eta Miribillan Murtziari irabazi beharra dio egoera are gehiago ez korapilatzeko (20:00)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.