Koronabirusa

Ertzainek egindako hiru abusu kasu ikertuko dituzte

2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzkao Segurtasun sailburuak jakinarazi du Ertzaintzaren barne ikerketen unitatea ikertzen ari dela ertzainek ustez egindako hiru abusu kasu. EH Bilduk egin dio galdera, ea zer neurri hartzen ari diren poliziek alarma egoeran eginiko «gehiegikerien» inguruan, eta hari erantzun dio sailburuak. Ikertzen ari diren kasuetako bat Irunen (Gipuzkoa) gertatu zen, martxoaren 23an. Herritar batek salatu zuen haur batzuek itxialdia urratu zutela eta kalean zebiltzala. Ertzainak bertaratu zirenerako, haurrak joanak ziren, baina polizietako batek ostiko eman zien haiek utzitako jostailuei. Biharamunean Bilboko Olabeaga auzoan gertatu zen kasu bat ere ikertzen ari dira. Bizikletan lanera zihoan gizon bat gerarazi zuten ertzainek, eta isun bat jartzeko mehatxua egin zioten, bizikletaz ezin zela lanera joan argudiatuz, nahiz eta posible izan. Eztabaida bideoz grabatu zuen gizonak. Bilboko San Frantzisko auzoan martxoaren 29an gertatutakoa ere ikertzen ari dira. Gazte bat eta haren ama atxilotu zituzten ertzainek, amak esaten bazien ere semeak buruko osasun arazoak zituela.

[YouTube]https://youtu.be/SDoYmOhiOws[/YouTube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.