Ruben Garateren irudia kentzeko agindu dute

2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
OTXANDIO. Ruben Garate otxandiarra 2000ko otsailaren 13an hil zen auto istripuz, Madrilen preso bat bisitatzetik zetorrela. Otxandion badago hura oroitzeko horma irudi bat,Berriro gerta ez dadin, dispertsiorik ez leloa daukana, baina orain EAEko Auzitegi Nagusiak hura kentzeko agindu du. Otxandioko alkate Egoitz Garmendiak salatu du udala «jazarpen polizial eta judizial onartezina» jasaten ari dela «Garateren heriotza sakabanaketa politikaren ondorio izan zela adierazteagatik».

Garateren senitartekoak «minduak, erasoak eta gutxietsiak» sentitzen dira, haren anaia Ibon Garatek adierazi duenez. Etxerat elkarteko bozeramaile Patricia Velezek, berriz, esan du salbuespeneko espetxe politikak heriotzak eragin dituela; «eta horiek ere beren lekua izan behar dute memoriaren mapan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.