Udaletxe inguruko argiak itzaliko dituzte, argi kutsaduraren aurka egiteko

Starlight egitasmoa iaz, Donostiako udaletxearen aurrean. JON URBE / FOKU.
2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Bihar, 21:00etatik 23:00etara, Donostiako udaletxearen ingurua toki egokia izango da izarrak ikusteko. Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak Starlight kanpainarekin bat egingo dute, argi kutsadura agerian utzi eta «gaueko zeruaren ezaugarriak mantentzeko». Udaletxearen aurrean, teleskopioak jarriko dituzte, izarrak ikusteko. Astronomiari buruzko hitzaldiak ere antolatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.