'Aita Mari'-k ezingo du gaur irten, aurreikusi zuten moduan

Ontziari segurtasun froga batzuk egin behar dizkiote aurretik, baina Pasaiako komandantziak atzeratu egin ditu

2019ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
PASAI DONIBANE.Aita Mari ontziak gaur irten behar zuen Pasai Donibaneko portutik (Gipuzkoa), Mediterraneoan erreskate lanak egiteko asmoz, baina, BERRIAk jakin duenez, atzeratu egin beharko du bere asmoa. Itsasora irten ahal izateko, aurrena segurtasun froga batzuk egin behar dizkiote ontziari, eta atzo ziren horiek egitekoak, baina Pasaiako komandantziak baimena ukatu zien. Ontziko arduradunek espero dute ostiralean egitea froga. Hala izango balitz, berehala itsasoratzeko baimena eskatuko lukete, Mediterraneora abiatzeko. Grezian errefuxiatuei laguntza ematen bolada bat egin eta gero, ekainaren 30ean itzuli zen ontzia Euskal Herrira. Horretarako baimena lortu zuen, Espainiako Gobernuak erreskate lanak egitekoa ukatu ondoren. Ontziko arduradunek berretsi dute erreskate lanetan aritzea dela euren asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.