Quintanak etapa, Schachmannek lasterketa

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Koronabirusaren erruz bertan behera geratu ez diren kirol proba bakanetakoa izan da Paris-Niza. Atzo amaitu zen lasterketa, aurreikusi baino egun bat gutxiago, eta Nizaren eta Comiane gainaren artean jokatutako etapan Nairo Quintana nagusitu zen (Arkea Samsic); lasterketa, berriz, Maximilian Schachmannentzat izan da (Bora). Etapako lehen maldetan hasi zen mugitzen tropela. Julian Alaphilippek (Deceunick) erasoa joan zuen, eta ihesaldia osatu zuen Aurelien Parte (G2R), Thomas De Gendt (Lotto Sodual), Alberto Bettiol (EF Pro Cycling) eta Nicolas Edetikekin (Cofidis) batera. 70 kilometro falta zirenean hiru minuturen aldea aterea zion Schachmann liderraren multzoari. Alaphilippe lider zen.

Borak ihesaldia bertan behera uzteko lan egin zuen, eta azken mendatean Arkearen laguntza izan zuen. De Gendtek ihes egin zuen, baina Quintanak berehala harrapatu zuen, eta bakarrik iritsi zen helmugara.Schachmannek ondo eutsi zion elastiko horiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.