Koalizio handia errepikatzeko saioa Alemanian

2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
BERLIN. Alemaniako kantziler Angela Merkelen bloke kontserbadorea (CDU eta CSU) eta Martin Schulzek zuzentzen duen SPD alderdi sozialdemokrata ados jarri dira negoziazioei ekiteko, Alemaniako Bild egunkariaren arabera.

Merkelek sozialdemokraten esku utzi nahi izan du «seriotasunez» negoziatzeko erabakia, eta CDU alderdiko antolaketa idazkari Klaus Schulerrek azaldu du «baldintzarik gabe» negoziatzeko prest daudela.

Schulzek, berriz, egunkariaren informazioa gezurtatu du, eta adierazi «beste aukera batzuk» daudela mahai gainean. Hitz egiten jarraituko dutela nabarmendu du, ordea, eta hauteskundeak errepika ez daitezen saiatuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.