Nafarroako Gobernuak ez zuen kontrolatu CAN

2014ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Ezaguna zen gertaera batean baieztapen ofiziala egin zuen atzo Nafarroako Kontu Ganberak. PSNk eta Bilduk eskatuta, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxaren kontuen gaineko zaintzarik eta ikuskaritzarik egin al zuen aztertu du Ganberak. Alvaro Miranda presidenteorde ohiak iazko apirilean epaitegian baieztatu zuen ez zela kontrol hori egiten, besteak beste, ez zeudelako baliabiderik. Alabaina, hala Foru Hobekuntzak nola CANeko estatutuek zehazten zuten gobernuaren zeregina zela kontrola zein ikuskaritza. Egiazki, Espainiako Bankua arduratzen zen zeregin horretan. Estreinakoz Espainiako banku zentrala hasi zenean kontrol hori egiten, 80ko hamarkadan zalaparta handia eragin zuen, eta UPNk eskumenak urratzea egotzi zion. Gerora, ordea, behin UPN gobernuan, ez zuen eskumen hori praktikatzen, eta gobernuak Espainiako Bankuaren zaintza lan horren berri besterik ez zuen. Kontu Ganberak «paradoxikotzat» jo du kontrol eskumenak zituen erakundeak, gobernuak, era berean CANeko aginte organoetan izatea 2010era bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.