Segregazioari buruzko bigarren foroa egin dute

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, eskola segregazioari nola aurre egin hausnartzeko jardunaldia egin zuten atzo Gasteizen, Askotariko segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? Ulermen partekatua eta erantzun proposamenak deituriko foroan. Mahaiaren bueltan elkartuta, eragile ugarik elkarri kontatu zizkioten esperientziak eta gogoetak goiz osoan. Ekainean egin zuten foroaren lehen bilkura, eta atzo izan zen bigarren saioa. Hain zuzen ere, aurreko saioetan ezaugarritutako definizio nahiz erronken inguruko adostasunak eta desadostasunak identifikatu zituzten, eta horiei erantzuteko proposamenak landu.

Bilkurak marko bat ezarri nahi du, eskola segregazioaren inguruko erabakiak adosteko gero. Horietako bat izango da, hain zuzen ere, 2023rako Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak lortu nahi duten segregazioaren aurkako herri ituna. Bilkuran jasotakoa oinarri hartuta, udaberrian bilduko dira berriro; ez dute zehaztu zein egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.