Nissanek Carlos Ghosn bota du, aho batez

2018ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
YOKOHAMA. Nissaneko administrazio kontseiluak aho batez erabaki zuen atzo Carlos Ghosn enpresako lehendakaritzatik botatzea. Zehaztu ez dituen iruzurrak egitea leporatu dizkiete Ghosni eta haren laguntzaile Greg Kellyri. Bata zein bestea atxilotuta daude astelehenaz geroztik, Tokion, eta zain daude fiskalak haien aurkako salaketak zehazteko.

Auto industriak azken bi hamarkadetan izan duen zuzendari ezagunena da Ghosn. Cost killer edo kostuen hiltzailea ezizena jaso zuen, errentagarritasuna lortu ahal izateko milaka langile kalean utzi zituelako. Sistema horrekin Renault biziberritu zuen, Nissan porrotetik salbatu, eta bien arteko batasuna sektoreko eragile indartsuenetako bat bilakatu. Renaulteko lehendakaritzatik ere kendu dute, baina behin-behinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.