Aire erasoak eta matxeteak Etiopia iparraldean

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
AL-FAXQA. Astebete baino gehiago igaro da Etiopiako Gobernuak iparraldeko Tigray probintziaren kontra aginduriko operazio militarra hasi zutenetik. Hilaren 5etik, Tigrayn etenda daude Interneterako eta kanpora begirako konexioak, eta zaila da egoeraren argazki osatua eskuratzea. Horien lehen deskribapenak Sudanera ihes egin duten errefuxiatuek eman dituzte: aire erasoak, tiroketak eta matxete bidezko hilketak izan dira nagusi, Reuters berri agentziari adierazi diotenez.

Sudango mugako Al-Faxqa herrian 7.000 iheslari inguru daude, eta espero dute datozen egunetan ere etiopiar gehiagok muga igarotzea. Michelle Bachelet NBEren Giza Eskubideen Batzordeko goi mandatariak herenegun adierazi zuen Tigrayko egoera larria dela, eta probintzia horretan izandako sarraskiak «gerra krimenak» izan daitezkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.