Bera Berak irabazi egin du, eta oso eskura du titulua

2022ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak esku-eskura du Espainiako Liga hirugarren aldiz jarraian irabaztea. Donostiako taldeak 33-24 hartu zuen mendean atzo Atletico Guardes, Donostiako Gaska kiroldegian, eta, horri esker, urrats ia erabakigarria egin du berriz ere txapeldun izateko.

Liga amaitzeko lau jardunaldi falta direla, Bera Berak zazpi puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatuari, Malagari, eta zortzi hirugarrenari, Gijoni. Beraz, hiru aste barru —maiatzaren 7an— Gijonen (Espainia) irabaziz gero, txapeldun izango da —datorren astean ez dago ligako jardunaldirik, eta bi aste barru Espainiako Kopako Zortziko Finala jokatuko da Donostian—.

Irabazi ezean, hortik astebetera izango luke bigarren aukera titulua lortzeko, maiatzaren 14an. Oso aukera aproposa dirudi, azken sailkatuaren aurka jokatuko baitu etxean: Lanzaroteren kontra. Beraz, gerta liteke astebetean Kopa eta Liga irabaztea. Sekulakoa litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.